Joan Zikutara : JZ 2X13 (2021/02/20): obario polikistikoaren sindromea ulertzen, kontentzio mekanikoak aztertzen eta alergien sintomak murrizten.

Gaurkoan Desinfoxikatzen tartean askok ezagutzen duten sindrome batetaz hitz egingo dugu, obario polikistikoaren sindromea. Hainbat polemika sotu dituen sindrome honek galdera asko sortu dizkigu eta hauei erantzuten saiatu gara: zertan datza? Zergatik da hain ohikoa? Tratamendurik behar al du?

Ondoren, gure erreferentziazko psikiatra dan Aitzol gurekin izan dugu. Oraingoan martxan dagoen ikerketa baten harira kontentzio mekanikoen eztabaida ireki du eta neurri honek sortzen dituen dudak argitu dizkigu.

Amaitzeko, jakin izango duzue laister udaberria datorrela; eguzkia, loreak.. eta polena. Ortentxi eta Maria Luisa berriro elkartu dira eta eurek alergiei aurre egiteko aholkuak ekarri dizkigute.

Hurrengo podcasta

Joan Zikutara : JZ 2X14 (2021/02/27): laneko bajak hartzean ditugun zalantzak, emergentziak hobeto ezagutu eta erorikoak ekiditzeko kanpaina.

ig. Mar 7 , 2021