Podcast: Play in new window | Download
Asian Dub Foundation aspaldi gurean ibili barik, Kafe Antzokian izan ditugu berriki. Hantxe Ane, bizi-bizi, gure moduan, musika ederrak dantzara eramanda, eta bertan lotu dogu hitzordua. Lagun bat, mundu bat. Gaur elkar ezagutzeko parada izan dugu, eta Aneren muinean sartuta dagoen gaia izan dugu mintzagai: arreta.
Arreta, etengabeko ariketa, zertan ari garen, non garen, zer dabilen inguruan, arretaz ibili. Itzelezko potentziala dugu hor, eta sarri arreta galduta ibiltzeagatik datorkigu lausotasuna, nahasmendua, iparra galduta ibiltzea. Kanpokoari behar duen arreta ematetik etorri daiteke, barrurakoan hustu eta kontzientzian bat egitea.
Ume-umetan badakigu, jakin, baina umeei jardun arautuan ibilteko gero eta exijentzia handiagoak kamustu egiten du haien etengabeko arreta (doinuan, usainean, ukimenean, jolasean,…).
Umeentzako tailerretan arreta zorrozteko ariketak egiten dituzte Anek eta. Ogibidez eskola-jantokian dabil, baina, eta horkoa beste mundutxo bat da.
Biziki eskertuta Ibon eta Anegazko solasaldi ederragaz, eta gonbidatuak proposatutako kanta puska biak entzunda. Berbaz: itaunak, erantzunak eta hurrengo baterako itaun gehiago… gonbidatuko dogu gehiagotan, bai, argi dago.
Kantak:
One Sunday Morning (Wilco)
Waiting for an angel (Ben Harper)