Podcast: Play in new window | Download
Zebrabidearen lehen zatia gurutzatuta, euskarari eta tokiko ekoizpenari begira jarri gara. Erronkari Gazta sustatuko duen komunikazio kanpaina berri bat abian duelako Labrit multimendia enpresak. Duela hainbat mende izen bereko Pirinioetako bailaran egin eta ibarrarekin harreman estua duen produktu honen esentzian eta izaeran egiten du azpimarra kanpainak eta horren ingurukoak ekartzeko bi lagun gonbidatu ditugu Zebrabidera. Gaizka Aranguren, kanpainaren arduraduna, eta Javier Urrutia, Erronkariko Enaquesako gazta egilea.