Podcast: Play in new window | Download
Uda honetan, denboran zehar egindako soinu bidaiak eskainiko dizuegu. Helburua RadioKulturaren artxiboetatik ateratako erreportai interesgarri baten (ber)deskubriaraztea delarik.
Emankizun hau abiatzeko, 2006garren urteko Udan, Teink deitutako Batteleku trofeoak hamalaugarren aldikotz Euskal Herriko kosta zeharkatu zuelarik, 3 erreportai egiteko parada izan genuen : Donibane Lohitzuneko Pantxika Egurbidek (arraunlarien artean emazte bakarra !) zer deskubritu zuen adierazten digu, Lekeitioko Josean Goitiak bere herria bisitarazten digu eta ondoren, Elantxobetik pasatzean, Herriko langilea zen Angel Marik bisita bat aurkezten digu.
Gaurko bigarren gaia, laborantxa ekologikoa izanen da, beti ere 2006ko artxiboetan aurkitutako erreportai pare batekin : Alde batetik Itziar Arkonadarekin eginitako elkarrizketarekin harrituko zarete (Madriletik Euskal Herrirat baserritarra bilakatzeko prozesua euskara ikasteko motibazioarekin batu zituelarik) eta ondoren Biharko Lurraren Elkarteko animatzailea zen Pantxika Halsouetek, bere gustuko lana atxeman zuela adierazi zaukun …
Jatorria : Radiokultura