LANAREN EKONOMIA: MAIATZAREN LEHENA

Maiatzaren Lehena Langileen Nazioarteko Eguna izan dugu hizpide gaurko Lanaren Ekonomia irratsaioan. Sindikalagenda eta gero, Jon Kortazar Billelabeitia historian doktorea eta EHUko irakasle eta ikertzailea elkarrizketatu dugu, Maiatzaren Lehenaren jatorria, bilakaera historikoa eta gaur egun munduan zein Euskal Herrian duen eragina aztertzeko.

Ondoren, LABeko Ekintza sindikaleko eta Negoziazio kolektiboko arduraduna Oihana Lopetegigaz solastu dugu. Maiatzaren Lehen berezia antolatu du LABek Iruñean, sindikatuaren 50. urteurrena ospatzeko. 1974tik izandako bilakaera aztertu du Lopetegik, azken hamarkadetako munarriei erreparatuz. Azken urteetako ekintza sindikalaren berrikuntza, eta borroka sindikalen eta hitzarmen kolektiboen gorakadaren balorazioa egin du baita ere.

Saioa bukatzeko, UGTko Berdintasun, Politika Sozialak eta Aniztasun Idazkaria Xuria Arza elkarrizketatu dugu. CCOOegaz batera antolatu du Maiatzaren Lehena UGTk, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean lanaldia gutxitzearen eta soldatak igotzearen alde manifestatzera deituz. Azken urteetako euskal langileriarentzako hobekuntzak Espainiako koalizio gobernuagaz egindako negoziazioen ondorioa direla dio Arzak, eta azaroan egingo duten 44. Kongresuaren berri eman du ere, 1888n sortutako UGTk aurrera jarraitzeko balioko duena.

Deskargatu hemen.

The post LANAREN EKONOMIA: MAIATZAREN LEHENA first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Toritoren bisita ZarataZarautzen

az. Mai 1 , 2024