Podcast: Play in new window | Download
Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin: NBE Nazio Batuen Erakundeak garapen jasangarrirako onartu dituen helburuen bideragarritasunaz, eta NBEko batzar nagusietan izandako une gogoangarriez aritu da batetik. 1950-1960. hamarkadetan Baztan-Bidasoatik Ipar Euskal Herrira eta Frantziara ihes egin behar izan zuten neskameez hitz egin digu, bestetik. Eta, amaitzeko, Klitto atari digitaleko Malen aldalur eta Ana Iruretagoyenari egindako elkarrizketa nabarmendu digu.