Podcast: Play in new window | Download
Gaur iritsi da Emakumeen Mundu Martxako karabana Tafallara, eta, herriz herri ibili ostean, igandean Bilbon agurtuko dute, ekintza nazionalarekin. Ondoren, Galiziara joango da karabana, eta urriaren 17an amaituko da martxa Lisboan. Zebrabidean egunez egun ahalginduko gara martxak Euskal Herrian egingo duen ibilbidearen berri ematen, eta goizean Tafallan egin duen geldialdiaz hitz egin dugu herriko berdintasun zinegotzi Rakel Alvarezekin.