Podcast: Play in new window | Download
Bihar egingo dute Hondarribiko Alardea, eta konpainia mistoa babesten izango da Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Oharra ere igorri dio Hondarribiko Udalari eta adierazi du gero eta herri gehiago ari direla tradizioak egokitzen, festetako ekintzetan emakumeen parte hartzeari lekua egiten. Aurtengo udan, ordea, bestelako irudiek, albisteek eta datuek ere izan dute presentzia; beste behin ere, argi geratu da gizonen eta emakumeen arteko bereizketa. Kontuok adi jarraitu dituzte Klitto atari digitaleko lagunek eta horietako batekin, Malen Aldalurrekin, errepasatu ditugu.