Podcast: Play in new window | Download
Lauka teatroko lagunek Xabier Mendigurenek idatzitako Amiodioaren ziega obra taularatu dute aurten: Preso dagoen Aitorren eta bisitan joaten zaion haren bikotekide Mirenen arteko harremanaren ingurukoa da antzezlana. Konturatu gabe pasatzen zaie denbora, ziega barruan. Amodioa dute eginkizun. Bainan noiz arte irauten du maitasunak? Nola aldatzen dira ametsak barnean edo kanpoan zaudelarik? Eta beldurrak? Radiokulturako lagunek, obraren zati batzuekin tartekaturik, Urki Muguruza eta Nazaret Froufe antzerkilarien azalpenak entzutea proposatu digute.