Podcast: Play in new window | Download
Guraso batzuek argi dute haurrei txertoak jarriko dizkietela eta beste batzuek garbi dute ezetz. Medikuen artean ere txertoen inguruko aldeko eta aurkako jarrerak daude. Herrialde katalanetan, txertorik hartu ez zuen ume bat larri dago, difteriak jota. Horrek eztabaida sortu du txertoak hartzeko derrigortasunaren inguruan. Eta zenbat buru, hainbat aburu esaten denez, guk ere horretaz hausnartu nahi izan dugu gaurko tertulian, bi gonbidaturekin: Itziar Arteaga eta Izar Mendiguren.