Podcast: Play in new window | Download
Sakabanaketa politikak euskal preso politikoei eta euren senide eta lagunei ezartzen dien zigorra leundu asmoz jarri zuten martxan, orain hamabost urte, Mirentxin furgoneten dinamika. Astebururo, presoen senide eta lagunak espetxeetaraino eramaten dituzten gidari taldea da Mirentxin. Boluntarioen talde handia; mila bat lagunekoa. 15. urtemugaren harira, taldearen lanaren berri emateko bideo bat egin dute, eta bertako hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.