LANAREN EKONOMIA: Greba Feminista orokorraren prestaketak

Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren prestakuntza aztertu dugu. Euskal Herriko mugimendu feministak deituta azaroaren 30ean Greba Feminista Orokorra izango da, hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek bultzatuta. Ohiko agenda sindikalaren deialdiak zerrendatu eta gero, greba deialdia aztertu dugu.

Hasteko, Maddi Bilbao Bizitzak erdigunean koordinadorako eta Bilboko mugimendu feministako kidearekin egon gara. Berarekin azpimarratu ditugu A30eko grebaren erronka eta funts nagusiak, aurtengo urrian argitaratu zen Zaintza Eskubide kolektiboaren aldeko Herri Akordioarekiko lotura eta grebaren antolakuntza prozesu beraren garrantzia. Ostean, Itaiako Nadia Perezek Mugimendu Sozialistaren irakurketa eta grebarako aldarrikapenak azaldu dizkigu, ildo eta agenda propioaren beharra nabarmenduz, eta zaintza sistema publiko-komunitarioaren aldarrikapenaren kritika eginez. Ondoren , Aitziber Jimenez de Aberasturik Hordagorako egindako “EL precario negocio de los cuidados” erreportajea aztertu dugu. Etxeko lanen irakurketa marxistatik abiatuta, grebari begira hainbat eragileek egindako irakurketa azaldu digu.
Saioa bukatzeko, Onintza Irureta kazetariak egindako “Zaintza eremua berrasamatzen” erreportajean sakondu dugu. Honetan, greba eta honen testuinguruko zalantza batzuk argitzen lagundu digu, baita zaintza lanen eremuan “Komunitario” eta “Publiko” bezalako kontzeptuak azalduz.

Deskargatu hemen.

 

 

 

The post LANAREN EKONOMIA: Greba Feminista orokorraren prestaketak first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

[Hegan] - GORA ETA BEHERA (259) Asunto serioa.

og. Aza 23 , 2023