Podcast: Play in new window | Download
Bi irla ditu Zeelanda Berriak, iparraldekoa —txikia baina populatua— eta hegoaldekoa –handi baino jende gutxiago bizi dena—. Bietan dira ikusgarriak paisaiak, hondartz eta mendiak, laku eta zelaiak. Eta bietan izan da, ia urtebetez lanean, Mikel gure laguna. Estudiora bisitatu gaitu gaur, eta bere eskutik egin dugu jauzi antipodetaraino, herrialde zoragarri hau ezagutzeko. Gaur, merendatzeko, kiwiak!