Saioari hasiera emateko sorginen ukenduaz hitz egin digu aste honetan Garbiñe Larreak, hegan egiteko ukendua ere deitua. Baina Durangoko Azoka hurbiltzen ari den honetan, literaturari leku egin eta Miren Agur Meabe idazlearekin ere egon da, bere azken liburuko protagonista den Martija de Jauregi emaginaz hizketan. Amaitzeko, sasoi honetan ezinbestekoak diren arnasbideetarako infusioak gomendatu dizkigu eta hiru sendabelarrez osatutako hiru nahasketa egiten irakatsi digu.
Podcast honen sintoniarako Ianire Aranzabe eta Oriol Floresen Inork Entzuten Ez Gaituenean abestia erabili dugu eta saioan zehar Rö taldearen melodiek laguntzen diete Garbiñe Larrearen hitzei.