Podcast: Play in new window | Download
Bere historia latzaren tamainakoa da ere Kanbodiako edertasuna eta jendearen berotasuna. Gaur, Asiako Hegoekialdeko bazter hau gertu gertutik ezagutu dugu, bertan ia bi urtez bizitako Olaiaren eskutik. Berarekin batera ibili ditugu Kanbodiako bazter eta bizimoduak. Eta, azken asteetako ohiturari jarraituz, aurreko saioa eta gaurkoa lotzeko erronkari ekin diogu, India eta Kanbodia Euskal Herritik pasata lotuz, El vasco de la carretilla errotxapearraren eskutik. Gehiago eskatu al da? Gozatu Muffin Beltzak!