Joaten utzi

Joan den urtean, 2014an, hil zen Scott Carpenter. Aurora 7 espaziontziaren barruan lurrari 3 orbitatan egin zizkion bira. Bere irteera bakarra izan zen espaziora, baina askok dute oraindik gogoan bidaia hura.
Kontrol dorrea airean izan zuen Carpenterrek, bidaiaren gehiengoa isilik igaro baitzuen, ezer esan gabe. Diotenez, espazio irekiaren ikusmirak hainbesteko zirrara sortu zion, ez zuela bertatik itzuli nahi. Itxura denez, aurrez beste astronauta batek ikusitako “suzko eulien” bila aritu zen, etengabe, orbitan zebilela, benetan euli kosmikoak ote ziren jakin nahian. Amaieran, kapsulatik bertatik ateratako izoztutako bolatxoak besterik ez zirela ikusi zuen.

Hala ere, ez zuen itzuli nahi. Ia-ia txiripaz salbatu zen: aurreikusita zegoen lurreratze-puntutik ehundaka kilometrotara jausi zen, itsasoaren erdian. Estasian zegoen oraindik, aurkitu zutenean. Ez zuen kapsula ur-azalean mantentzen zuen puzgarritik atera nahi. Irribarrez zegoen, etzanda, zerura begira. Azken finean, ez zuen denok noizbait desio izan dugun hori besterik sentitu: joaten uztearen desioa, abandonu gozoa.

Hurrengo podcasta

227.- Zuria Beltzez 15-03-01 (iragana gaurkotzen)

al. Mar 2 , 2015