Otsail honetan ere ezin zigun hutsik egin eta guregana etorri da beste hilabete batez ere Anne Otegui kolaboratzailea. Sukaldaritza eta elikaduran aditua dugu bera eta oraingo honetan ere errezeta goxo-goxoa ekarri digu guztiok etxean presta dezagun. Horren aurretik ordea, ‘Osoa cooking’ tailerraren inguruan ere hitz egiteko aukera izan dugu eta beraien uneko zereginak zeintzuk diren argitu nahi izan dizkigu, baita gure irratiko entzuleak beraienera batzeko aukera eskaini ere.
Askotan eskura izan ditzakegun barazkiak berriz, ez dugu jakiten modu bat baino gehiagotara prestatzeko aukera dagoenik edo hobeto esanda, eguneroko errutinan sartuta egoten garenez, ez gara ausartzen gauza berriak probatzera. Ostiral honetan Oteguik konponbide bat ekarri nahi izan digu gurera eta modu horretara, gure etxeko sukaldeak ere martxan jarri nahi dituela esan digu… hurrengorako beraz argazkiren bat bidali beharko diogu gure platera nola geratu den ikusi ahal izateko.