Podcast: Play in new window | Download
Gaurko saioan literatura izan dugu ardatz nagusi bezala ZAHARRAK BERRIn. Hasteko, Amaia Álvarez ikerlariak bere tesi doktoralean garatu duen gaiari buruz hitzegin digu: Katalina Eleizegi (1889-1963) antzerkigile gipuzkoarra eta euskalduna. Emakume hau XX. mende hasieran euskaraz antzezlanak idazten hasi zen emakume aintzindaria dugu. Idazle garrantzitsu bezain ezezaguna. Bere biografia eta obraren ezaugarriak azaltzen dizkigu Amaia Álvarezek, horrela emakume idazle honen aportazioak ezagutzera emanez.
Literaturarekin jarraitzeko, gure kolaboratzaile diren Manex Mantxola eta Fermin Txibitek Mary Shelleyren Frankenstein obra klasikoari buruz jardun dute. Eta saioari amaiera emateko, eta horrekin batera, literaturarekin bukatzeko, arkeologiari buruz aritu gara Zaharrak Berriko arkeologoarekin, Etor Telleriarekin hain zuzen. Denon artean arkeologi museoei buruzko mahainguru bat izan dugu.