LANAREN EKONOMIA: Azpiegiturak eta makroekitaldiak turistifikazioan sakontzeko

Denboraldiko azken saioan  turismoaren eragina izan dugu aztergai; izan ere,  udarekin batera  musika jaialdi erraldoien sasoia irekitzen da.  Ekimen desberdinek eragin zuzena daukate fenomeno horretan, eta hau sakontzea izan dugu xede gaurkoan.  Sindikal agendarekin abiatu dugu saioa Ines Agirreazkuenagaren eskutik.

Ondoren, Guggenheim Urdaibai Stop plataformako Eider Gotxi izan da gurean, Maitane Jaio egin dio elkarrizketa. Museoaren proiektua abiatzeko 40 milioi euroko partida onartu berri dute eta horren balorazioa egin digu.

Musika jaialdi erraldoiak izan ditugu hizpide jarraian, Jon Urzelairekin batera. Plazaratu berri duen ‘Su Festak’ (Susa, 2023) liburuaren harira. Bertan jaialdi erraldoien bilakaera aztertzen du eta hiru ereduan duen eraginaz hausnartzen du.

Saioa amaitzeko, Argia atalean Leire Artola kazetaria elkarrizketatu du Jon Bernat Zubirik, ekitaldi handienen artean bereziki ponposo eta garestia izan den Frantziako Tourra Euskal Herrian hasi dela abiapuntua hartuz. Herriak turistifikatzeko enegarren urratsa izan da euskal erakundeek sustatutako ekitaldi hori, eta beste askoren artean lurraldea merkantilizatzeko eta munduko aberatsen esku uzteko joera nabarmenduz.

Lanaren Ekonomian seigarren denboraldi honetako azken saioa izan dugu. Ondo ibili eta oporretatik bueltan batuko gara uhinetan!

Deskargatu hemen.

 

 

 

The post LANAREN EKONOMIA: Azpiegiturak eta makroekitaldiak turistifikazioan sakontzeko first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Euskarabenturako kronika - 07.12

az. Uzt 12 , 2023