Zarata

Gauza bakoitzak du zarata bat. Gauza bakoitzak du bere zarata. Gauza bakoitza zarata partikular batek inguratzen du. Uki daitekeen zarata bat da, ikus daitekeena, usaindu daitekeena.

Hitzek badute zarata bat. Hizkuntzek badute zarata bat. Etsigarria egin daiteke, batzuetan, hitzek duten zarata, gortzeko modukoa izan daiteke. Hitzak inguruan duen zarata horrek hitzaren beraren zentzua kutsatu dezake. Hitzak bozgorailu bat ondoan balu bezala da. Hitza mututu egingo balitz bezala da.

Zerbait kontatzen duenak, hitzari zarata kentzeko saiakera egin behar luke. Hitzari berezkoa duen soinua aurkitzekoa. Hori egitearen antzerakoak izan daitezke, demagun, organo bat afinatzen aritzen denaren lana, edo 15 urtean garbitu gabe iraun duen lorategi bat sasiz husteko lorazainaren lana.

Hitzei zarata kendu behar zaie. Hori ulertzen dugu, behintzat, adibidez, Tomas Tranströmer edo Iñigo Aranbarriren hitzak irakurrita.

Hurrengo podcasta

Irabazle eta galtzaileak

og. Mar 8 , 2012

Podcast gehiago