Podcast: Play in new window | Download
Goizean hasi da Bilbon Kukutzan zeuden 23 gazteren aurkako epaiketa. Auzipetuek esan dute udalarekin negoziatzen ari zirenean sartu zela Ertzaintza, eta ukatu egin dute ezer bota zutela. Horren harira, 2011ko irailaren 21ean Kukutza desalojatu zutenean izandako erreakzioak; auzipetuen abokatu Iñaki Carroren hitzak; zein Iratxe Artola eta Josu Zamakona auzipetuen esanak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.