Planto egin du Uriarte andereak Pedro Sanchezen neurri berriaren aurrean eta EAEn ez dute ikasle guztiek gaindituko ikasturtea. Jakitun da zer ondorio ekar ditzakeen ikasle denei ikarturtea gainditzeak, non geratzen dira gure protoekintzaile diruzale eta lehiakorrak? Eskerrak Uriartek behintzat baduen zentzu pixka bat herri honetan. Hori bai, esan du zer ez duen egingo, zer egingo duen, ordea, jainko jeltzaleak besterik ez daki.
Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?, eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.
Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Bidali zure apustua
Esan nor izango den, zure ustez, koronobirusaren hurrengo biktima. Grabatu mugikorrez zure erantzuna eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.