Erresuma Batuan orain hasi dira baina Euskal Herrian urteak daramatzagu etxekoekin soilik larrua joaz, eta guretzat ez da inoiz arazo bat izan. Hori bai, musurik eta orgiarik gabeko hauteskunde kanpaina batek ba al du zentzurik? Benetan ari al dira gure politikariak segurtasun distantzia errespetatzen, hala gurean ere amodioak gain hartzen dio politikari? Beste behin, maitasunez betetako irratsaioa egin dugu, zuentzat oso osorik!
Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.
Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.