Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.
Feminismoa eta literatura uztartu ditugu saio honetan, eta Frankestein, fikziozko literaturak eman duen pertsonaia ezaguna, gure autoreetako batekin lotu dugu, Mary Wollstonecraftekin. Nondik nora jakin nahi baduzu, entzun saioa.