Podcast: Play in new window | Download
Giza eskubideen aldeko nazioarteko egunaren harira, asko izan dira aldarrikapenak kalera ateratzeko deia egin duten eragileak. Etxerat elkarteak, zapi-kateak antolatu ditu, esaterako. Sare dinamikak, berriz, gaurko eguna probestu du hilabete barru Bilbon egin asmo duten mobilizaziorako baimena erregistratzeko. Bi mugimenduetako kideen, Iñaki Landaren eta Teresa Todaren hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean. Horrez gain, Amaiurko diputatu Iker Urbinaren salaketari egin diogu lekua, tortura kasuen ikerketa oztopatzen duela leporatu baitio Madrili.