‘Uda bateko besarkada’ leolopean, Oporrak Bakean programaren kanpaina bete-betean dabiltza Hego Euskal Herrian, Euskadiko Fronte Polisarioa eta harekin batera, eskualdez-eskualde bat egiten duten hamaika eragilek.
Pandemiak bi urtez eten bazuen ere, OPORRAK BAKEAN programa berriz ere aktibatu egin zuten iaz. Aurten 300 haur errefuxiatu saharar ekarri nahi dituzte Euskal Herrira. Jakinik, urte luzetan arrakasta handia izan duen programak harrera familia bolondresen beherakada nabarmena izan duela azken aldian.
Harrera familien bila dabiltza. Uda gure artean igarotzeko aukera eman nahi diete haur errefuxiatu sahararrei. Mendebaldeko Saharak Marokorekin bizi duen gatazka inoiz baino biziago dagoen honetan, elikagai gabezia areagotu egin dela kontuan hartuta. Haurrei ondo elikatu eta mediku errebisioak egiteko aukera emateaz gain, Euskal Herriko kulturaz, naturaz eta hizkuntzaz gozatzeko aukera ematen die programa honek. Eta Aljeriako basamortuko errefuxiatu kanpamenduetan udako 50 graduz gorako beroetaz bi hilabetez aldentzea ezinbestekoa dutela.