Podcast: Play in new window | Download
Garai batean poemak irakurtzen zituzten lehendakariek, kargu hartzearen egunean. Orain, berriz, populismoak beste kolore bat hartu du: ausardia da herritarrek, itxura denez, eskatzen dutena. Neurrian arriskatzen den politikariak dira estimatuenak. Koherentzia erakusgarri da moderazioari noizean behin itzuri egitea. Gerrara pasa dira herriaren liderrak.Javier Maroto jaunaren estrategia horixe dela dirudi. Betidanik pentsatu izan duena gorde, eta foru eta udal hauteskundeetarako 8 hilabete baino gutxiago falta direnean, eraso egin. Gerrara pasa. Guda taktika ohikoenak erabilita: jende multzo banatuei atakeak bota, kontra dagoenaren ukaldiaren aurrean babes estrategiak erabili, aliatuak bilatu, norbere arrazoia eta herriarena bat direla sinetsi eta saldu, argudioak unibertsalizatu.Gerra eta bakea, hitz gisa, zaharkituta dauden garai hauetan, berri usaineko bihurtzen dira horrelakoetan. Gaurregunekotu egiten dira. Berrabiarazi.