Podcast: Play in new window | Download
90. hamarkadatik edan dugu guk, eta orduan iltzatu ziguten bafleek kopetan galdera hori: “Entzuten al duzu, boterearen bakarrizketa amaigabea?”. Erantzun bakar bat duen galdera da. Baina erantzun bakarraren ondoren gutxienez bi jarrera erakusarazten dituen galdera bat da. Bitartean, jarrera oldarkorra edo otzana izan, haizea zuhaitz artean pasatzen denean bezala, zarata-hots bafadak etortzen zaizkigu kalean goazela. Zurrumurru amaigabe bat, bakarrizketa bat airean. Boterearen bakarrizketa amaigabe hori elkarrizketa bihurtu nahi izan du gure Lehendakariak. Zoragarria izan zen El correoko portada. Sinetsi nahi dugu bere komunikazio arduradunak aginduta erakusten duela irudi moderatu, lasai, ia abade usaineko hori. Eta ekitaldi protokolario batera bidean protesta parean tokatu zitzaionean, ezin izan ziola barruari eutsi. Tripetatik piztu zitzaiola piztia. Hau ote da zuen ohiko lanpostua. Segi lanera, alfer-zakuok. Ni lanean ari naiz, zuek ez. Ni goian nago, zuek behean. Nik esan behar dizuet zuei zer egin behar duzuen. Zaratatsu handiustekook.