Podcast: Play in new window | Download
Aluzinazioa da Eraserhead. Azidozko edo peyotezko edo perretxikozko edo besterik
gabe bizitza deritzogun nahasketa biokimiko horrek eragindako bidaia txarra.
Aluzinazioak bizi du Henry, gau giroko desertu fabrikazko horrek. Bakardadea hitsa
zaigu, baina laguntasunak kontsolamendu eskasa eskainiko digu hemendik aurrera ere.
Gehiegi tardatzen duten igogailuek eta etxera sartzeko zaudela korridorera irteten
zaizkion auzokide ustez adeitsuak. Giro hori.
10. saioan monografikoa burutu dugu Xabier Landabidea, Eneko Olazabal eta Josu
Zabalak. David Lynchen lehen filma, Eraserhead, izan dugu hizpide.