“Arnastea bezain beharrezkoa”, esan ohi dugu. Eta, Jaiotzean, normalean, primeran egiten dugu, inork ez digu irakatsi behar, sartu egiten zaigu airea, barruraino, eta barriro kanpora doa. Etengabe. Jaiotzen garenetik, hil arte. Eta gehiago ere bada hatsa: ipar-orratza, sismografoa, norbere izatearen agerkaria.
Baina, zer gertatu zaigu, hainbat eta hainbat lagunek, ganoraz arnasten “ahaztu” dugunerako? Nork bere arnaskera dauka, norberarentzat egokia, ez baitago, jakina, molde bakarrik. Eta norberak sentitzen du, argi, galdetuz gero, gustura arnasten duen edo arazotxoak dituen. Eta, arnasari lotuta, zer ez dago? Elikatzea, dantza, kantua, sexualitatea, mintzamena, patxada, arreta, ulermena, ariketa fisikoa, sormena, loa, osasuna, eta abar luzea. Arnasa orekatuz osasuna berreskuratuko dugu. Merezi du, baiki! Eta orekatu dezakegu, norbere kabuz, lan kontzientea eta jarraiaren bidez.
Arazo potolotxoak dituztenak (loa, estresa, antsietatea,…) zein ahotsa, presentzia, mugimendua, adierazkortasuna eta abarrak behar-beharrezkoa duten artistak, irakasleak edo kirolariak agertzen zaizkio Idoiari laguntza bila, sarri. Horretantxe iaioa baita bera, hats bizigarria ezagutzen laguntzen.
Wolfgang Jurgies-ren eskutik trebatu zen sakon, 2008an hasi zen bidean, eta horretara emana da Gallartan bizi dan soraluzetarra, ogibidez ingelera eta alemanera irakasle dabilena.
Entzun, elkarrizketa interesgarria, eta arretaz begiratu hats bizigarriaren teknikaren aitzindaria, Ilse Middendorf, erreferentzia gisa hor behean duzun bideoan!
Kantak:
Here with me (Susie Suh)
Don Inor Ez (Bide Ertzean)
Erreferentziak :
www.respiracionperceptible.es /// idofrei@gmail.com
www.aliento-experimentable.com
Ilse Middendorf, aitzindaria, azalpenak ematen, ikusgarri!
Deskargatu hemen.
The post BERBAZ: Idoia Alberdi hats bizigarriaz first appeared on Bilbo Hiria irratia.