Euskararen Etxeak Liburuaren arbola erakusketa ibiltaria prestatu du, bost herri hauetan ikusiko dena: Portugaleten, Ondarroan, Getxon, Zornotzan eta Gernikan, 2022ko irailean hasi eta 2023ko otsailean bukatuko da. Gorka Arrese editoreak apailatu du erakusketa, eta hitzaldi bana egingo du udalerri horietako bakoitzean. Orain Portugaleteko Gazte lekuan dago erakusketa eta Urriaren 6an hitzaldia eskainiko du. Liburuaren arbola erakusketak liburuaren izaera azaltzen du: hizkia, idazketa, diseinua, inprimaketa. Bisitariak ezagutuko du hizkiek nolako anatomia daukaten, testuek nolako formak hartzen dituzten, liburuak zein parte dauzkan eta nola izendatzen ditugun euskaraz. Gorka Arrese izan dugu gurean.
Deskargatu hemen.
The post PIPERPOLIS: Liburuaren arbola erakusketan liburuaren izaera ezagutzeko aukera first appeared on Bilbo Hiria irratia.