Baionako laukoteak lan berria argitaratu du. Camille Dizabo ahotsean, Anne-Lise Arnaud-Cazamayo teklatuan eta koroetan eta Txomin Urriza eta Alan Billi osatzen dute taldea. Orbel taldeak bigarren lana argitaratu berri du Lur Hezea deiturikoa. Lan berri hori osatzen duten 8 abestiek ere egunsentiko paisaiak marrazten dituzte, baina melodiak garbiagoak dira eta ahotsei garrantzi handiago eman diotela kontatu digu Txominek. Oraingoan erritmoak gehitu dizkiopte kantu berriei, eta gaian bestelako estrukturak landu dituzte.
Deskargatu hemen.
The post PIPERPOLIS: Orbel taldearen Lur hezea lana ezagutu dugu first appeared on Bilbo Hiria irratia.