Podcast: Play in new window | Download
Gure Esku Dago dinamikak igande honetarako deitutako giza katearen harira, Europan zehar erabakitze eskubidearen alde ematen ari diren prozesuak aztertu nahi izan ditugu gurean. Gu, astero astero munduan zehar gora eta behera gabiltzala, aukera baliatu nahi izan dugu kontinente honetan bizi izaten ari diren esperientzien inguruan mintzatzeko. Horretarako, Eskoziarekin lotura berezia duen Ander Larunbe, Marc Febrer Menorcako katalana eta Gure Esku Dago dinamikan parte hartzen ari den Aritz Rekalde elkartu ditugu gure estudioan. Muffin Beltzak saioan ere, erabakitzeko eskubidearen alde!