Manex Agirre: «Izan duen bilakaera eta une honetan dagoen mugimendua ikusita, Gasteizen euskarak ez du afoniarik.»

“Gasteizko saioko sailkapenaren gakoetako bat urduritasuna kudeatzen jakitean egon zela esango nuke.”

Euskal herriko bertsolari txapelketaren hitzordu bikoitza izan genuen pasaden asteburuan: Larunbatean Donostian izan zen saioa; igandean, berriz, Lizarran.

Donostiako Victoria Eugenia antzokian izan zen larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko saioa. Kantuan ari ziren bertsolariak Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Beñat Iguaran Amondarain, Eñaut Martikorena Lizaso, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia, Onintza Enbeita Maguregi izan ziren. Gai-emaile lanetan Leire Garatxena Larrabe aritu zen.

Igandean beste saio bat jokatu zen Lizarrako Los Llanos aretoan. Bertsotan Aitor Bizkarra Ruiz, Asier Azpiroz Iztueta, Imanol Uria Albizuri, Iñigo Mantzizidor Larrañaga ‘Mantxi’, Maialen Akizu Bidegain eta Unai Gaztelumendi Arandia ariko dira. Saioaren gidari lanetan, berriz, Amaiur Lujanbio Agirre ibiliko da.

Saio biak 17:00etan hasiko dira; ateak, berriz, 16:00etan irekiko dira.

Txapelketaz, bertsolaritzaz eta pasa den igandeko Gasteizeko saioaz mintzatu gara Manex Agirre bertsolari arabarrarekin. Eta elkarrizketa amaitzeko perla bat, Peru Abarrategik Arabako bertsolari txapelketako txapela buruan zuela botatako agurra.

Hurrengo podcasta

Coolio raplariari buruzko irratsaio monografikoa

ar. Urr 11 , 2022
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan