SOINUGELA: Jack White eta bere aukera, Van Morrison, Nacho Vegas

Detroiteko Jack Whitek gaur Nashvillen bizi den musikariak, disko berria kaleratu du, Fear of the Dawn izenpean. Disko honetatik kantu batzuk entzun ditugu, Whitek arinago bertsioneatu dituen aintzinako abesti batzuekin tartekatuta. Entzun ditugu: Taking Me Back (Jack White), Death Letter Blues (Son House), Fear of the Dawn (Jack White), Jesus Is Coming Soon (Blind Willie Johnson), Into the Twilight (Jack White), Signed DC (Love), Morning, Noon And Night (Jack White), Keep It Clean (Charley Jordan) eta I’ve Been Loving You Too Long (Otis Redding).

Van Morrison kantari eta kantu egile irlandarra egun estigmatizatuta dago pandemiaren aurretik izan zuen jarreragatik. Gu, ados ez gauden arre, horrengatik ez dugu Van The Man baztertuko eta What’s It Gonna Take disko berritik kantu batzuk entzun ditugu: Dangerous, Fodder for the Masses eta Nervous Breakdown.

Xixoneko Nacho Vegasek aurten kaleratu duen Mundos inmóviles derrumbándose disko berritik kantu batzuk entzun ditugu: Big Crunch, Belart, El mundo en torno a tí, El don de la ternura eta Muerre’l branu. Horrez gain, azkeneko kantaren jatorrizko grabazioa eta beste bat ere entzun ditugu: Summer’s End (John Prine) eta God Only Knows (John Prine). Eta, azkenik, Vegasen kantu mitikoa: Vinu, cantares y amor, baita Anarik egindako bertsioa ere.

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Jack White eta bere aukera, Van Morrison, Nacho Vegas first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Maria Amolategi x 4

ol. Uzt 1 , 2022