KULTURKUBOA : Jon orain « Tom Hématome » da + « Kakolkeriak » (azken emankizuna!)

Aste honetako Kultur Kuboan : Dantza deskubritu zuenetik (Talo baten bidez!), Jon Vernier Bardoztar gaztearen ibilbidea arte horri lotua izan da. Bere lehen urratsak euskal dantzan egin ondoren, Angers hiriko dantza garaikide zentroan garatu du bere formakuntza. Aurten, antzerkiaren mundurat urbildu da eta « Hecho en Casa » konpainiak hasi berri duen « Chutes » sormen prozesuan aritzeko parada izan du. Jonek bere ibilbidea aipatzeaz gain, artearen eta sorkuntzaren beharra zalatzen dauku …

Bestalde, sasoi honetako azken KulturKuboa izanki, sorpresa bat prestatu dautzuegu : aurtengo emankizunetan egin ditugun hutsak eta kakolkeriak berreskuratu ditugu (orai arte hedatu gabekoak!) zuekin partekatzeko … irria aseguratua !!!!

Musika : Willis Drummond « Gaztetasuna eta zahartasuna », The Fall «Big new Prinz ».

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 309

al. Eka 27 , 2022