Iepakaixou!
Ekainean sartu garen honetan, ikasturte amaiera ate joka dugu eta honekin batera San Pelaioak ere. Hain zuzen, auzo horretan bertan kokatua da Iñurritza auzo elkartea eta azken aldian beraien egoera larriaren berri eman izan dute. Honi buruz hitzegiteko Jon Urbieta etorri zaigu gure gela arroxera, Iñurritza auzo elkartean urte askotan antolakuntzan ibili den laguna. Berarekin errepasatu dugu oilasko biltzea, bere esperientzia eta gaur egungo egoera ere.
Ondoren Hala Bedi irratiak, Antoio Escalanterekin izandako elkarrizketa emititutu dugu, “La SAPA de los Aperribay, la guerra empieza aquí” hainbat talde antimilitaristek elkarlanean eginiko liburuari buruzkoa.
Entzun ezazue!