SOINUGELA: Norma Waterson, Calexico, Dickinson anaiak, Joe Gibbs

Urtarrilaren 30ean hil zen Norma Waterson, 81 urte zituela, Ingalaterrako iparraldeko Hull hirian jaio zen eta fok kantari ezinbestekoa izan da. Ingalaterrako sustraiekin batera, bere amamak irlandarrak eta ijitoak ziren, eta beraiek zaindu zituzten Norma, Lal eta Mike neba-arrebekin batera. Hirurek sortu zuten The Watersons taldea. Gero, askotan Martin Carty senarrarekin batera egin zuen lan eta, azkenaldian, euren alaba Elizarekin ere bai. Bakarlari moduan 1966an aritu zen lehen aldiz eta arrakasta itzela izan zuen. Entzun ditugun bere kantuak: I Am a Rover (1966), Rubber Band (1972), Shady Lady (1972), Black Muddy River (1996), Hard Times Heart (1996), Love of My Life (1999), Over the Rainbow (1999), River Man (1999), Raggle Taggle Gypsies (1999), The Beast in Me (2018) eta Scarborough Fair (2018).

Arizonako Calexico taldeak aurten 10. bilduma kaleratu du. Joey Burns eta John Convertinok aspaldian sortu zuten taldea rock jazz, country eta latino nahasteko asmoa zuten, eta denboran zehar soinu propioa lortu dute. Entzun ditugunak: Victor Jara’s hands (2008), Sunken Waltz (2015), Not Even Stevie Nicks (2018), El mirador (2022), Harness the Wind (2022), El Paso (2022) eta Costellation (2022).

North Mississippi All Stars-en disko berritik See the Moon entzun dugu.

Jamaikako Joe Gibbs ekoizleak kantari askorekin gauzatu zituen reggae grabazio ederrak 1972-73 tartean. Haietako batzuk entzun ditugu, Money in My Pocket CDan daudenak: Money in My Pocket (Dennis Brown), Knock on Wood (Alton Ellis), Pablo at Home (Augustus Pablo) eta Make Love Not War (U-Roy). (Argazkia: Bryan Ledgard).

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Norma Waterson, Calexico, Dickinson anaiak, Joe Gibbs first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Egun Ero Kantuz: Iban Baztan

ol. Mai 27 , 2022