SOINUGELA: Liher, Moonshine Wagon, Cat Power, Nicky Thomas

Pasa den udan Kaki Arkarazoren Garate estudioan grabatu zuen Liher taldeak bere bosgarren bilduma. 2015ean sortutako talde honek gero eta oihartzun handiagoa du. Entzun ditugun kantuak: Kintsugi eta Ain’t No Lulaby.

Moonshine Wagon (Whiskey gurdia) Araban sortu zen, 2013an. Bluegrass talde metalikoa izan da beti, guztiz atsegina, eta ehunka emanaldi egin ditu Atlantikoaren alde bietan. Self Destruction grabatu dute, euren laugarren bilduma, Asuako Chromaticity estudioan, oso gustura grabatu ere. Goiatz Dutto, Moonshine Wagon abeslari eta bibolin jolea elkarrizketatu eta hainbat kantu entzun dizkiegu: First World Problems, Mariñelaren zain, Fast Burning Love, Janari Azkarra eta I Want it That Way.

Chan Marshall Atlantako kantariak Cat Power aukeratu zuen goitizen artistikotzat. Folk eta rock minimal bidetik dabil. 1995etik pianoa eta gitarra jotzen, egiten dituen kantuetan. Bere azkeneko grabazioa Covers dugu, eta aurretik beste pare bat egin zituen, hurrenez hurren 2000 eta 2008an. Bertsio guztiz bereziak egiten ditu. Hiru diskoetatik kanta batzuk entzun ditugu: I can’t Get No Satisfaction (2000), I Found a Reason (2000), Paths of Victory, Ramblin’ Woman, Lord Help the Poor and Needy (2008), I Believe in You (2008), A pair of Brown Eyes (2022), Against the Wind (2022), These Days (2022) eta I’ll Be Seeing You (2022).

Nicky Thomas jamaikarrak 1970ean Joe Gibbs estudioan Love of the Common People grabazio ahanztezina ekoitzi zuen. Aurten berreskuratu dute Ingalaterrako Doctor Bird diskoetxean. Reggae esparruko kantu bilduma eder honetatik kantu batzuk entzun ditugu: God Bless the Children, Rainy Night in Georgia eta If I Had a Hammer.

Deskargatu hemen.

 

 

The post SOINUGELA: Liher, Moonshine Wagon, Cat Power, Nicky Thomas first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! - Egun Beltzak

og. Mar 24 , 2022