Annekdotas: “Bai baditut abestiak oraindik gordeta ateratzear baina prisarik gabe”

Musika urbanoa da Ane Rodriguezek 2020an sortu zuen proiektu berri honen oinarria. AnneKdotasek melodia eta Rap doinuak uztartzen ditu bere abestietan, baita hainbat estilo urbano ere. 2018an argitaratu zuen ‘Kalamarmen’ gai feministarekin, oinarriekin eta Auto-Tunerekin harremanetan jarri zen. Sei kantu argitaratu ditu orain arte, eta horiei laster konposizio berriak gehituko zaizkie

Bere abesti guztiak disko batean biltzea pentsatu zuen, baina azkenean plataforma digitaletan argitaratuko diren single ezberdinak aterako ditu.

Beste proiektuak:

Ane Rodríguez ere ‘A golpe de palabra’ programaren parte da. Vital Fundazioak eta Gazteriaren Foru Erakundeak antolatutako programa da, Arabako gazteak indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatzeko. Mikel Gómez de Segurak zuzendutako antzezlana da, eta Anek eta beste bost aktorek antzezten dute. Funtzioa DBHko ikasleei zuzenduta dago, eta 30 minutuko jarduna eta ordubeteko eztabaida ditu ikasleekin, psikologo batekin batera.

 

Hurrengo podcasta

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Zarata arraroak

lr. Urt 15 , 2022
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan