Podcast: Play in new window | Download
Identitate sexuala eraikitzen hasten gara haurtzarotik. Haur batzuk identifikatzen ez diren gorputz baten barruan itota sentitzen dira. “Ama, ez naiz mutila, neska naiz” esan zion behin 9 urteko haurrak bere amari. Istorio erreal hau ekarri dugu uhinetara. Horretan oinarriturik transexualitateaz hausnartzeko aukera aprobetxatu nahi izan dugu gaurko saioan.
Horrez gain, haurrei jartzen dizkiegun etiketak izan ditugu mintzagai, coachingak irakaskuntzan egin dezakeen aportazioaz arituko gara, eta , besteak beste, sare sozialek sortu ei duten adikzioa ekarriko dugu programara. Nafarroako iparraldean mediku eta pediatra euskaldunak aldarrikatzeko abiatu duten kanpainaren bideoa entzungo dugu, eta baita Topatu.info-n aurkitutako “pedagogia askatzailea”ren inguruko liburuxka baten berri eman ere.