Podcast: Play in new window | Download
Lasai ez da ezer gertatzen. Lurrean ikusten duzun odol arrasto hori ez da odola, ketchupa baino. Umetan unikornioekin amesten genuen bezala gertatzen da gainontzekoarekin ere, ikusi hartu ez diogula sinesteari uzten. Gero etorri zen zirkua herrira eta denak berdin gertatzen jarraitu zuen, gu ginen grisago esnatzen ginenak. Kaligrafia independentean idazten dugu orain. Eguneroko gauzek kezkatzen gaituzte. Erosketa zerrendan ulertzen ez ditugun hitzek, supermerkatuko ilaran gogoratutako telefono deiek. Erritmo berean mugitzen gara denok, kartoizkoak gara, kotoiz garbitzen ditugu gure aurpegiak goizero, iragarki batetik ateratakoak ematen dugu. Eta hala ere, lasai egon gaitezke.
Gaur celosamente gordean, Ana Malagonen lasai, ez da ezer gertatzen liburutik ateratako testuak entzungai.