Podcast: Play in new window | Download
Azkenik bueltan gara berriz ere, gure DeLorean autoan arazotxo bat izan dugu eta denboran galduta izan gara. Ez dakigu egindako bidaia batean zuntza moztu dogun edota, energia osoa xurgatu genuen, baina internet gabe egon gara. Argi geratu zaigu kretazikoa eta gaur egungo teknologia berriak ez direla konpatibleak.
Berriz ere “geolokoa” izan dugu gurean. Gure DeLorean autoa prestatu eta denboran atzera eta aurrera ibili gara berriz ere. Kretazikoa, dinosauroak, harriak eta ura izan ditugu gaurkoan berriz ere; kasu hontan bergara inguruneak ezagutzen ibili gara, eta harrigarria iruditzen zaigun arren material bolkanikoak uste baino gertuago ditugula konturatu gara. Ikusteko aukera nahi badozu irratsaioan ematen ditxugu pistak.