Aitor (APDEMA): “Egia da langileak eta familiak bakarrik mugitu direla”

Azaroaren 24an, 11:45etan Gasteizko Oronintziako plazan mobilizatu dira kalitatezko arreta goiztiarraren eta integralaren aldetik. Egoera hori pairatzen duten familiei mobilizazioarekin bat egiteko eskatu die APDEMAko Enpresa Batzordeak.

Arreta goiztiarreko zerbitzua, garapenean nahasmenduak dituzten edo horiek izateko arriskua duten zero eta sei urte bitarteko haurrak artatzen dituena, foru-zerbitzu bat da, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) erantzukizunekoa eta finantzaketakoa, eta Apdema Elkarteak kudeatzen du, lankidetza-hitzarmenen bidez.

Irailaren 1etik aurrera, GOFEk saioen kopurua handitu behar izan dio profesional bakoitzari, eta, horretarako, esku-hartze eraginkorra bermatzeko beharrezkoa den zeharkako arreta nabarmen murriztu behar izan du (pixkanaka, haur bakoitzeko 60 minutu izatetik 12 minutu izatera igaro da). Neurri horrek eragin garrantzitsua izango du familia erabiltzaileen arretan. Ez da ulertzen arreta goiztiarra soilik arreta zuzeneko saioetan zentratzen dela, eta lana haurraren ingurune osora (familia, hezkuntzako profesionalak, medikuak, jarreraegokitzapenak, saioen prestaketa, materialak, etab.) zabaltzeko eta koordinatzeko behar den denbora emateari uzten diola.

Haurren esku-hartzean funtsezko funtzioak betetzeari utziko zaio: zeharkako arretak berekin dakar haurrei arreta emateko funtsezkoak diren hainbat ekintza egitea, baina Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak arreta hori murriztea eta Arreta Goiztiarraren azken helburuak ez betetzea erabaki du.

Atzerapauso bat da Arreta Goiztiarreko zerbitzuaren haur eta familia erabiltzaileen eskubideetan, denbora asko behar izan baita hori lortzeko, eta esku-hartze kalitatean izango duten eragina garrantzitsua izango da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ezarritako murrizketen ondorioz.

APDEMAko enpresa batzordeko kidea den Aitorrekin hitz egin dugu. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

Nefer (Euskaraldia Gasteiz dinamizatzailea): "Ez duzu bakarrik jo behar euskal zale idiliko batera, gainera hori oso zaila da Gasteizen"

ol. Aza 26 , 2021