Podcast: Play in new window | Download
Musikatik bizitzeko ametsa egia bihurtzeko asmoz, gitarra jotzen ikasi eta kantuak egiteko adina egin ondoren, Maialen Aristegi sortzen hasi da. Oro har, bere abestietan giza harremanetan gertatzen diren istorioak agertzen dira, edozeini gerta dakizkiokeenak. Unean unekoa bizitzea gustatzen zaio, baina abestiak sortzen eta kontzertuak eskaintzen jarraitzeko asmoa du. Etorkizunari begira, egunen batean disko bat grabatzea espero du.
Gurekin izateko plazera izan dugu Halabedi irratiko estudioetan eta baita zuzeneko pare bat abestiz gozatzeko aukera ere. Entzun hemen!