AISZIRIMOLA: Marrazkiek diotena

Marrazkietan haurrek transmititzen dutena arakatzen aritu gara gaurko saioan. Formak, koloreak, neurriak, sinboloak… adin tartearen arabera nola garatzen diren ikasi dugu Ttiklik-en artikulu batzuetan bildutako apunteekin.

marrazkia_gaizka

Horrez gain, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Laudion antolatutako datozen egunetarako ekimenak izan ditugu hizpide. Eta nola ez, baita sarean harrapatutako artikulu eta gogoeta batzuk ere. tartean, guraso-seme-alaba harremana euskaraz sustatzeko kanpaina bat ekarri dugu gogora.

Bideo jokoez ari da Hazi Hezi aldizkaria bere azken alean. horren erreferentziak ere aipatu ditugu, eta amaitzeko, oparipuin bat irakurriko dugu Hitz eta Pitz atalean, Nahia Alkortak idatzitakoa.

Hurrengo podcasta

Adesalambrar 2014ko Martxoaren 11a

ar. Mar 11 , 2014