SOINUGELA: Barry Ryan, Michael Chapman, Nobesuthu Mbadu, Kilimak, Young, Preservation Hall

Barry Ryan ingeles kantaria hil da. 1968an arrakasta handia izan zuen Europa osoan, bere anaia Paulek konposatutako Eloise kantareiin. Kanta hori entzun dugu, baita 80ko urteetan The Damned taldeak egindako kanta horren bertsioa ere.

Michael Chapman gitarra jole trebea eta kantari-kantuegilea ere joan zaigu iragan udan. Bere kabuz ikasi zuen gitarra jotzen eta 70ko eta80ko hamarkadetan disko eder batzuk grabatu zituen. Entzun dizkiogun kantuak: Postcards of Scarborough eta Kodak Ghosts.

Nobesuthu Mbadu, mbaqanga eremuko kantaria zendu berri da 76 urterekin. Hego Afrikako Durban hirian jaioa, 1964an hasi zen emakume hau The Mahotella Queens hirukotean abesten. Gerora, Mahlatini abeslariarekin ere grabatu zuten. Entzun ditugunak: Jive Mabone, Wozane Mahipi eta Thokozile.

Kilimak taldea 2018an sortu zen Hernanin, runbak egiteko. Euskal Herriko runba diskoa grabatu dute aurten, Iñigo Egiaren gidaritzapean. Sei kantu daude bertan eta guk hiru aukeratu ditugu bertatik: Gatza, Errutinaren tranpa eta Burrunba.

1970ko abenduaren 4an Neil Youngek kontzertu akustikoa eman zuen New Yorken, bakarka, Carnegie Hall-en. Aurten, CD bikoitz batean kaleratu da eta kantu batzuk entzun ditugu bertatik: Down by the River, Helpless, Southern Man, Only Love Can Break Your Heart eta Ohio.

Preservation Hall jazz Band iragan mendean sortu zen New Orleans-eko French Quarter auzoan, aintzinako jazza jotzeko asmoz. 1981ean grabatu zuten The Bucket’s Got a Hole in It entzun dugu. Talde honek 2019an A Tuba to Cuba izeneko diskoa kaleratu zuen, karibeko uharte horri begira. 2015ean bira luzea egin zuten Kuban eta film bat ere egin zuten, bidaia dokumentatzeko. Kantu batzuk entzun dizkiegu: Tumba, I Am, Alza la frente en alto y camina, Kreyol eta El manisero.

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Barry Ryan, Michael Chapman, Nobesuthu Mbadu, Kilimak, Young, Preservation Hall first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Ostiraltxo (2021/11/12)

ol. Aza 12 , 2021