ATX teatroak 10 urte bete ditu eta antzezlan berri batekin dator: Lubaki lainotsua. Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria. Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko duen gutuna jasoko du, postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakoitzaren onena eta txarrena azaleratuko du, maitasuna, heriotza, beldurrak, gupiden, gorrotoa, frustrazioak… Belaunaldien arteko talkez jardungo du antzezlanak. Plazera baduzue euskarazko teatroaren lubakian sartuko gara. Ongi etorri Piperpolisera.
Deskargatu hemen.
The post PIPERPOLIS: “Lubaki lainotsua” antzezlanaz berbetan first appeared on Bilbo Hiria irratia.