Podcast: Play in new window | Download
Zauria miazkatzen dut, azalean bildutako odol apurra irentsiz. Zauria miazkatzen dut, nire minari zaporea hartzeko. Sentitu egiten dut munduak eragiten didan indarra. Lur oso bat jaten ari naizela pentsatzeak berak eragiten didan goragalea. Zutik jartzen naiz zorabioa pasa arte. Ez dut argituko nauen ezer ikusten, dena dago asmatuta, lanbroa desagertzean agertuko da bidea aurrez-aurre. Egon seguru. Gogoratuko dira gutaz.
Zauria miazkatzen dizut halere, eta galdetu egiten dizut zaporeaz. Jakin badakidanean, zure orbana eta nirea zauri beraren emaitza direla.