KulturKuboa: Hazparneko Zubi kulturala + Jarleku industrial bat Euskal Museoan !

Aste honetako Kultur Kuboan : Hazparneko kultur pasarte garrantzitsu baten kondakizuna egiteko asmoa duen Txomin Heguyrekin mintzatzeko parada izan dugu. Txominek heldu den urriaren 1ean « Haritz Barnetik Eihartzeara, Hazparneko kultur bizitzaren gorabeherak 1970tik 1990ra » mintzaldia eskainiko du (La Fabrique Affamée Antzerki Taldeak antolaturik, ZUBI ekitaldiaren karietarat).

Bestalde Gilles Chaudières, Sokoa lantegiko komunikazio arduradunak, enpresa honen jarleku pare bat Euskal Museoan erakusgai izaitearen arrazoinak azaltzen dizkigu…

Musika : Mugaldekoak « Utzi hiltzen nire gisa », The B-52s « Lava ».

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

MECHANICAL HEART – IRAIEKO SAIOA

al. Ira 27 , 2021
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan